XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZIRIKALARIARI, ZIRIKALARI T'ERDI

Txomin, egun batean, harro-harro lagunak zirikatzen zebilen, eskuak igurtziz honakoa esanez:

- Gaur afaritan a zer nolako perretxiko-jana daukadan.

Gure esnedunak hiru dozena perretxiko erregalatu dizkigu.

Lagunek igarri zioten inbiria eman nahirik zebilela, eta Txomin joan ondoren haietako bati tranparen bat egitea bururatu zitzaion.

Elkartu ziren eta iluntzean mutiko bat Txominen etxera bidali zuten honako hau esanda:

- Joan zaitez Txominen andrearengana eta esan afaltzeko prestaturik daukan perretxiko-kazuela emateko, kanpoko lagun batzuekin konpromisotxo bat daukala Txominek eta haiekin tabernan afalduko duela.

Gainera, zuri propinatxo bat ere emateko esan, enkargoa egiteagatik.

Joan azkar eta etorri lehenbailehen.

Laster azaldu zen mutikoa kazuelarekin, barrez-barrez, Txominen andreak pezeta bat propina eman ziola eta.

Egun hartan Txominen lagunek afari ederra egin zuten.

Ez dakigu Txomin afaltzera joan zenean haien etxean zer gertatu zen.

Zein alde dago bi testuen artean?

Garbi dagoenez, bigarren testuan eskuineko aldea berdinduta dago, eta horrek itxura hobea ematen dio.

Aukera honek alde estetiko hori lantzen duela esan daiteke: ezezkoa aukeratzen bada, eskuineko aldea ez da berdintzen eta baiezkoa aukeratzen bada, berdindu egingo da inprimatzean.